Goienetxe gaztandegia bereziki ederra den Olatz auzoko paraje naturalean dago kokatua, Mutrikuko udalerrian. Maitane eta Beñat senar-emazteak arduratzen dira gaztandegiaz, familiako bigarren belaunaldiko artzainak. Beñaten ama Mila hasi zen gazta erabat artisau eran egiten.
Gaztandegia Euskal Herriko artzainen %95 batzen duen Artzai Gazta kooperatibako bazkide da.
Goienetxe Gazta gaztandegian gazta naturala eta ketua egiten dugu.
Gaztandegian bisita gidatuak egiten ditugu, eta Mutrikuko Karstera bisita gidatuak egiteaz arduratzen da Maitane.